2020/11/21 - 2020/11/22

Ikuskizuna

Azaroaren 21 eta 22an Urnietan egingo diren ekitaldi kulturalak

Azaroaren 21 eta 22an Urnietan egingo diren ekitaldi kulturalak
Urnieta

Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe

  • Eguna: azaroak 20
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Kontzertua: Izaki Gardenak

  • Eguna: azaroak 21
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte berean argitaratu zuten Itsasargiak diskoa. “Amaieratik hasi”  eta “Aurri gara”  etorri ziren ondoren, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Urte eta erdiko atsedenaldiaren ondoren, oholtzetara itzuli dira “Dena oskol” izeneko diskoarekin.

Kontzertua: Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal

  • Eguna: azaroak 22
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten harremanaren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena, eta bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!