Zaintza lanak ardatz hartuta, eskualde mailako jardunaldia

Aiurri 2020ko urr. 9a, 10:34

Andoaingo eta Urnietako Berdintasun sailek sustatuta, "Zaintza lanen demokratizaziorantz" izenburupean.

Urriaren 23 eta 24an "Zaintza lanen demokratizaziorantz" jardunaldiak antolatuko dituzte, Hernanin. Aukera ona zaintza lanen inguruan hausnartzeko, eta zaintzaileen errealitatea ezagutzeko. Jardunaldi horietan, gainera, Beterri Buruntzaldeko zaintza erregimenaren diagnostikoa aurkeztuko dute. Dinamizatzaile lanetan Emagin erakundea arituko da, eta parte hartzeko aukera zabalik da. Interesa duenak 943 590 902 telefono zenbakira deitu behar du.

Egitaraua

Urriak 23, ostirala. Milagrosa, Hernani

  • 17:30 Harrera.
  • 18:00 Zaintzak erdigunera. Zertaz ari gara? Matxalen Legarreta EHUko irakaslearen eskutik.
  • 19:00 Eskualdeko zaintza erregimenaren diagnostikoaren aurkezpena.

Urriak 24, larunbata. Biteri, Hernani

  • 10:00 Mahai-ingurua: Radars, Maitelan, Herrilab...
  • 12:30 Herri eztabaida.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!