Bonu-kanpainan urnietar bakoitzak eros dezakeen gehienezko kopurua 4 bonu-sortara zabaldu da

Aiurri 2020ko urr. 9a, 11:29

Udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko Erosi Urnietan bonu-kanpaina jarri zen martxan Urnietan irailaren 21ean. 20 euro ordainduta kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan 30 euro gastatzeko aukera eskaintzen zaie urnietarrei, gainerako 10 euroak Udalak ipintzen baititu.

4 bonu-sorta

5 euroko eta 10 euroko formatuetan aurkezten diren bonuak azaroaren 30era arte erabil daitezke, eta, beraz, oraindik erosi ez dituzten herritarrek oraindik badute parte hartzeko aukera. Dagoeneko 2 bonu-sorta erosi dituztenek beste 2 erosi ditzaketela beren izenean. Lote bat erosi dutenek 3 gehiago erosi ahal izango dituzte, eta bat bera ere erosi ez dutenek 4.

Aurretiko hitzordua derrigorrezkoa

Aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraitzen du, eta hiru aukera daude eskatzeko: 

  • Webgunea: www.urnieta.eus
  • APP: mugikorraren bitartez
  • 688 720 742 telefonora deituta

Bonuak erostera joandakoan nortasun agiria eta kreditu txartela eraman beharko dira derrigorrean. Lehenengoa Urnietan erroldatuta dagoela eta 18 urte baino gehiago dituela egiaztatzeko, eta bigarrena berriz, ordainketa egiteko, Covid 19a dela eta segurtasun neurri gisa. 

Erosketak gutxienez bonuaren balioa izan behar du

Erabilerari dagokionez, erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez baita itzuliko. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!