Adarrazpik ardietatik eratorritako produktuak eskainitzen ditu: Esnea, gazta freskoa, mamia, esne gordinarekin egindako gazta eta noski arkumea. Gurutzeta eta Errekalde baserriek, berriz, barazkiak: tomatea, letxuga, porrua, azenarioa, tipulinak, kalabazina, pepinoa, zerba eta kalabaza, besteak beste. Goibururen eskutik, bestalde, foie, ahateen haragiarekin egindako albondigak, patea, urdaiazpikoa eta sagar purea.
Erosketa gauzatzeko sistema
Udalak mekanika iragarri du: “Eskaerak eta erosketak saltzaile eta erosleentzat modu erraz eta antolatu batean egiteko whatsapp talde bat sortuko da, eta produktu horiek erosteko interesa duten herritarrak talde horretara sartuko dituzte. Bertan, larunbat eta igandeetan aste bakoitzean eskaintzen dituen produktuen zerrenda ipiniko du produktore bakoitzak prezioekin eta euren kontaktuarekin batera, eta ondoren, interesa duten herritarrek, produktore bakoitzari komunikatu beharko diote zuzenean zer erosi nahi duten. Epea asteazkene bitartekoa izango da. Izan ere, produktuen banaketa eta ordainketa ostegunetan 17:30-18:00 bitartean gauzatuko da, San Juan plazan”.
Whatsapp talde hori norabide bakarrekoa izango da, ekoizleek eskaintzaren gaineko informazioa zabaltzeko soilik baliatuko dutena. Gero, hartu-emana, ekoizle bakoitzarekin izango da. Whatsapp talde horretara batu nahi duten herritarrek 674 175 430 telefonora idatzi edo deitu beharko dute.