Alkatetza aldaketa gauzatu da Urnietako udaletxean

Aiurri 2020ko urr. 13a, 09:24

Ez ohiko batzarraldia egin dute goizeko 08:30ean, Jorge Segurado alkate izendatzeko. Mikel Pagolak agurraren arrazoiak eman eta alkategai berriaren dohainak azpimarratu ditu. Aginte-makila jasotzearkoan, Seguradok alderdikideen eta bertaratu diren hainbat ikusleren txaloak jaso ditu.

Aginte-makila hartuta, alkate kargua hartzea "ardura handia" dela aitortu du. Eskertza adierazi die bere alderdiko zinegotziei: "Eskerrak eman nahi dizkiet Udal taldeari. Alkatetza hartzea erronka handia da baina zuei esker babesa eta indarra sentitzen dut aurretik ditugun proiektu garrantzitsuak aurrera eramateko". Adierazpen berean atea zabalik duela adierazi die oposizioko kideei: "Gu beti prest gaude zuei entzuteko".

EHBilduk eta PSE-EEk kezka agertu dute, alkate berriak orain arteko estilo berberari eutsiko diola adierazi ostean. Opozirioari errespetu faltarekin jokatzea leporatu diote Udal gobernuari. Seguradok esku zabalik ekingo diola agintaldiari erantzun die.

Kontakizuna egin duzu Twitter bidez:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!