Antonio Garmendia Xesterua gogoan, Saroben hitzaldia

Aiurri 2020ko urr. 15a, 08:00

Luis Mari Zalduak eskainiko du, Ondarearen jardunaldien baitan. Saroben izango da, 19:00tan hasita.

Juan Joxe Garmendia Gorriti saskigilea eta Berastegiko Estefania Zestauren semea, saskigile familiaren jarraitzailea izan zen Antonio Garmendia. Urnietan XX. mende hasieran 17 famili saskigile ziren, Antonio berak ere, zortzi ezagutu omen zituen. 80 urteak ondo beteta, Lekaion gaztetxoei saskigintza erakusten jardun zen urte batzuetan. 2009ko otsailean hiltzean, berarekin amaitu zen langintza. Zalduak gogoan hartuko du, ostegun honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!