Amiantoak kaltetutakoen elkarretaratzea, Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean

Xabier Lasa 2020ko urr. 15a, 14:22

Hernaniko Orbegozo lantokian amiantoarekin urtetan lan egin ostean 2018an hil zen Felipe Diez urnietarraren familiak demanda jarri zuen iaz, eta Donostiako justizia jauregian epaiketa egin da gaur goizean. Amiantoak kaltetutako langileentzat justizia eskatzen duen elkarteko kideak atarian bildu dira, familiari babesa adierazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!