Covid19 | Datuak egunez egun

13 eta 40 urte arteko urnietarrei PCRa egitera joateko deia egin diete

Aiurri 2020ko urr. 21a, 21:22

Urnietako udal pilotalekuan bihar hasiko dira behaketa lanetan, larunbata bitarte. Aurrez txanda eskatu beharko da, Urnietako osasun etxera deituta.

Bihartik larunbatera arte egongo da PCR testa egiteko aukera. Deialdia 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei zuzendua dago azken egunetako positibo kasuen gorakada dela medio. Urnietako udal pilotalekuan egingo dira probak, eguerdiko 15:00etatik 19:30etara, eta larunbatean goizez. Nabarmendu beharra dago, txanda aldez aurretik eskatu behar dela telefono zenbaki hauetara deituta: 943-00 66 80 edo  900-20 30 50.

Non egingo dira probak? Urnietako udal frontoian.

Nork egin dezake proba? 13 eta 40 urte bitarteko pertsona guztiek.

Zer ordutegitan egingo dira probak?

  • Osteguna: 15: 00etatik 19: 30era
  • Ostirala: 8: 30etik 14: 00etara eta 15: 00etatik 19: 30era

Hitzordua eskatu behar da proba egiteko? Bai, aurretiko hitzordua ezinbestekoa da proba egiteko.

Zein telefono-zenbakira deitu behar da hitzordua hartzeko? Honako zenbaki hauetara dei daiteke bihar goizeko (urriak 22) 8:00etatik aurrera.

  • 943006680
  • 900203050

PCR probak Urnietako ikastetxeetan ere

Aipatutako adinetako herritar guztiez gain, Egape eta Magale ikastetxeetan ere egingo dira probak, haientzako ezarritako dinamikari jarraiki, zeina ikastetxeek gurasoei jakinaraziko dieten.

Zorrotz bete behar diren prebentzio-neurriak:

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!