Koronabirusa

Arratsaldean ekingo diote PCR probak egiteari Urnietan

Aiurri 2020ko urr. 22a, 12:22
Eguerdian hasi dira Urnietako udal liburutegia egokitzen PCR probak egiteko.

Egape eta Magale ikastetxeetan ere egingo dira PCR probak.

13 eta 40 urte bitartekoei egin die PCR proba egiteko deia Osakidetzak. Urnietako udal pilotalekuan egingo dira probak 15:00etatik 19:30ak bitartean. Bihar, ostirala, ere egingo dira PCR probak 08:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30ak. Beharrezkoa izanez gero, larunbatean ere egingo dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea. Hitzordua eskatzeko honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 943 00 66 80 edo 900 20 30 50.

Jorge Segurado Urnietako alkateak proba egitera joatearen garrantzia azpimarratu du eta herritar guztiei laguntza eskatu die joera negatiboa ahalik eta lasterren iraultzeko. Era berean, osasun-agintariek emandako prebentzio-neurriak betetzearen garrantzia azpimarratu du. Halaber, gizarte-harremanak ahal den neurrian mugatzearen garrantzia gehitzen du. Zentzu horretan, azaldu du une honetan egokiena familia-bilerak eta lagunekin izandako topaketak bertan behera uztea dela.

PCR probak ikastetxeetan
Egape eta Magale ikastetxeetan ere egingo dira PCR probak, haientzako ezarritako dinamikari jarraiki, zeina ikastetxeek gurasoei jakinaraziko dieten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!