Ostegunean 481 egin zituzten, eta ostiralean 896 gehiago. Larunbat honetakoa probak egiteko azken eguna izango da, eta Urnietako Udalak parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. Hitzordurik ez duen 13-40 urte arteko herritarren batek proba egitera joan nahiko balu 8:30etik 13:00etara udal frontoira azaltzeko eta proba egiteko aukera izango du.