Urriaren 19an Udalak neurri sorta iragarri zuen, Urkulluren eta LABIren gomendioei aurrea hartuz. Erabaki horren baitan Udalaren eskumeneko jarduera ugari bertan behera utzi zituzten. Asteburuan iragarritakoaren arabera, itxiera hori gutxienez azaroaren 1a arte luzatuko da. Nagusiki, ikastaroei eta kultur jarduerei eragingo die.
Udal guneen itxiera
Jubilatuen Egoitzan jarduerak eten dira, baina taberna, ile-apaindegi, masajista eta kallista zerbitzuak mantentzen dira. Liburutegiari dagokionez, liburuak alokatzeko zerbitzua bakarrik mantenduko da. Gainerakoan, Kiroldegia, Sarobe, Musika eskola, frontoia, gaztelekua eta ikasketa gela itxita daude.
Bertan, Lekaio eta Gazte Informazio Puntua zabalik
Ezinbesteko kasuetan soilik bertaratzea gomendatzen zaie herritarrei, garrantzi berezia ez duten gaietarako modu telematikoa eta telefono bidezko forma lehenetsiz. Prebentzio-neurri zorrotzak bete behar dira gune horietara sartzeko.
Parkeak itxita gauez
20:30ak arte zabalik izango dira parkeak. Gauez, aldiz, itxita.