Udal langileak eta Udaltzainak bertan izango dira, eta euren argibideak zorrotz jarraitzea eskatzen zaie herritarrei. Ondorengoak dira harturiko neurriak eta zorrotz bete beharko direnak:
- Aparkalekua: kotxez joan nahi dutenentzat aparkalekua ahalbidetuko da Erratzuko industriagunearen hasieran.
- Sarrera eta irteera: Sarrera hilerriaren beheko partetik gauzatu beharko da, eta irteera berriz, goiko aldetik.
- Gel hidroalkoholikoa: bai sartu aurretik eta baita irten aurretik ere gel hidroalkoholikoa erabili beharko da eskuak garbitzeko.
- Distantziak: pertsonen arteko distantziak gutxienez 1,5 metrokoa izan beharko du momentuoro.
- Musukoa: musukoa jantzita eraman beharko da momentuoro.
- 6 pertsonako taldeak: familiei talde handitan ez gerturatzea eskatzen zaie. Gehienez 6 pertsona egon ahalko dira multzo bakoitzean.
- Ibilbidea: jarraitu beharreko ibilbidea markatuta egongo da.
- Egonaldia: kanposantuan ahalik eta denbora gutxien igarotzea eskatzen da, gehienez ordubete egon ahalko da.
- Bestelako neurri batzuk ere hartu dira, hala nola, iturriak ixtea. Beraz, egun horietan loreak ureztatzeko edo eskuak garbitzeko ura behar duten pertsonei etxetik eramatea gomendatzen zaie. Era berean, partekatu daitezkeen material guztiak erretiratuko dira: eskailerak eta ureztagailuak, besteak beste