Larren zaintza eta mantenua
Udalak larreen mantenu eta hobekuntzetarako diru-sail bat bideratzen du urtero. Aurten, 6.000 euro erabili dira zeregin horretarako eta Foru Aldundiak ere ekarpena egin du. Elkarteak bere aldetik bere lana eskaintzen du.
Diru kopuru hori, larreen hobekuntzaz gain, eremuko bideak egokitzera, eta itxiturak eta ganadua behar den moduan kudeatu ahal izateko baliabideak jartzera bideratzen da.
Auzolana eta elkarlana
Urnietako mendi publikoetara ganadua eraman nahi duten ganaduzaleek Adarra-Usabelartzako elkarteko kide izan behar dute. Kide horiek, haien artean auzolanean jarduten dute, eta era berean, Udaletxearekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzen dira zaintza eta konponketa lanak eginez.