"UdazkeneanK" ekimenaren baitan programaturiko kultur ekintzak bertan behera geratu dira

Aiurri 2020ko aza. 3a, 10:07

UdazkeneanK ekimenean aste honetarako programaturiko kultur ekintzak ere bertan behera geratu dira egoera epidemiologiko kaskarra dela medio.

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria arituko zen azaroaren 6an Lekaion. Hurrengo egunean, maila altuko bertso saioa egingo zen Poxta Zaharrek antolatuta. Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabalek parte hartuko zuten ekimenean. Irati Zinkunegi izango zen gai jartzailea. Azaroak 8an, berriz, famili ikuskizuna eginen zen.

Esan bezala, kultur-ekintza guztiak bertan behera geratu dira egoera kezkagarriagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!