Urnietako Udalak iragarri du Etxeberriko etxebizitza sozialen behin-behineko zerrenda

Aiurri 2020ko aza. 3a, 10:59

Interesdunek ekainaren 26 arte izan zuten izena emateko aukera. Berriki argitaratu duten zerrendan, onartutako hautagiak ageri dira, baita baztertutakoak ere.

Hilaren 11 bitartean izango dute interesdunek zerrenda horren gainean alegazioak aurkezteko aukera. Horretarako, Bertan herritarren arretarako bulegora joan beharko dute. Alegaziorik balego, aztertu egingo litzateke, eta ondoren, behin betiko zerrenda ezagutzera emango da.

Behin epea apaituta, behin betiko zerrendan onartuak izandako kideen artean esleituko dira etxebizitzak, hautapen prozesuan zehaztutako irizpideetan oinarrituta.

Urnietako Udalaren webguneko Iragarki taulan dago ikusgai zerrenda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!