Zakur batek ahuntz bat akabatu zuen aurreko egunean Onddi inguruan

Aiurri 2020ko aza. 6a, 16:14

Jaso dugun bideoan ikus daitekeenez, artzain-txakur aleman batek ahuntz bat hil zuen Onddi mendiaren inguruan. Diruenez, jabeak zakurrari deika aritu ziren arren, honek ez zion jaramonik egin; animalia akabatu ostean, lotu eta bertatik eraman behar izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!