Egoera epidemiologikoa hobetuz doala eta, Udalak bere eraikinak herritarrei irekiko dizkiela iragarri du: “Astelehenetik aurrera Sarobe, musika-eskola, frontoia, Gaztelekua, Gazte Informazio Puntua, liburutegia eta ikasgela zerbitzua herritarren eskura egongo badira ere, aipatutako leku horietako bakoitzean segurtasun-protokolo zorrotzak bete beharko dira, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako azken dekretuan ezarritako arauak aplikatuz”.
UdazkeneanK
Kultur programazioa berrezarriko dute.
- Azaroak 20, ostirala. 17:30: Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria Lekaion.
- Azaroak 21, larunbata. 19:00: Izaki Gardenak musika taldea Saroben.
- Azaroak 22, igandea. 19:00: Garikoitz Mendizabalen eta German Ormazabalen kontzertua Saroben.