Orotara 45.000 euroko partida bideratuko du. Horretarako, onuradunek baldintza batzuk bete beharko dituzte, Udalaren web orrialdean daude ikusgai. Horietan, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak zehazten dira, besteak beste.
Eskaera egiteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, hots, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Data zehaztu bezain laster, Udalak horren berri emango du.
Eskabideak aurkezteko bi aukera daude:
- Urnietako Udalaren erregistro elektronikoa: www.urnieta.eus
- Bertan herritarrentzako arreta-zerbitzua.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzak
Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, laguntza zuzenen lerro bat emango du, eta 30.450.000 euroko aurrekontua bideratu du horretarako. Kopuru horretatik, establezimendu bakoitzak 3.000 eta 4.000 euro artean jasoko ditu, langile kopuruaren arabera:
- 1-3 langile dituzten establezimenduak: 3.000 euro
- 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
- 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro
Kasu guztietan, autonomoak eta soldatapekoak kontuan hartuko dira langile guztien zenbaketan.
Laguntzak eskatzeko epea gaur goizean bertan ireki da eta abenduaren 10ean amaituko da. Informazio gehiagorako egin klik hemen.