Nazioarteko herrialdeetako instrumentuak euskal kulturgintzan txertatzea dute helburu Beste Urtaroak taldeko kideek. Iker Lauroba taldekideak aurretik egin dituen kantuak berreskuratu eta folk esparrura eraman dituzte, hala nola, gitarra, ukelelea eta cavanquinhoa.
Bestalde, hasi besterik ez da egin Saroben hitzartuko den bigarren taldea, VooDoo Charms. Lotura zuzena duten askotariko estiloetatik abiatutako musika jotzen dute, blues, rock, jazz eta rockabilly, tartean. Eta horiek denak nahastuta, taldeak berak izendatu berri duen estiloan aritzen dira oholtza gainean, Voodoo & Roll delakoan. Ibilbide laburreko taldea izan arren, bere lehen diskoa osatu dute.
Sarrerei dagokienez, hilaren 2an jarri ziren eskuragai Saroben, doan.