"Hemen gaude" adierazi nahian bezala, EH Bilduk agerraldi jendetsua egin du Udal batzarraldi aretoan. Udal ordezkariez harago, ezkerreko kide askoren babesa izan dute. Udal aurrekontuak, parke estalia, berdintasun saila, musika eskolaren kofinantzaketa, komunikazioa... aztergai ezberdinak hizpide izan dituzte euren estiloa edo asmoa gizarteratzeko helburuarekin: "Herria herritik bizi dugu, ez bulegotik, ez goitik behera modu horizontalean, paretik parera baizik".