Eskaintzak

Tokiko kontsumoa sustatzeko ekimen berria Urnietan

Aiurri 2020ko abe. 12a, 11:21

Herriko merkatariek Gabonetarako bonu oparien kanpaina berria jarri dute martxan. 20 euro baino gehiago gastatzen duten urnietarrek 25 euroko bonu-opariak lortzeko aukera izango dute.

Kanpainak Urnietako Udalaren babesa du, 20.000 eurorekin finantzatuko baitu ekimena.  Urnietako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduei bultzada eman nahi da, pandemiak eragin den krisi handiaren aringarri modura.

Kanpaina hurrengo astelehenean hasiko da. “VIP txartela” emango zaie parte hartu nahi dutenei.

Kanpainaren mekanika


Hasteko eta behin lau taldetan banatu dira merkatariak:

  • Janari-dendak
  • Ostalaritza
  • Osasuna eta edergintza
  • Altzari, osagarri eta zerbitzuak

Erosleak egin behar duena:

  • VIP txartela eskuan, zigilu bat lortuko du erosleak aurrez aipatutako 4 taldeetako establezimendu batean 20 euro baino gehiago gastatzen duten bakoitzean. 
  • 4 talde horietako bakoitzean zigilu bana lortu ondoren eskuratu ahal izango du 25 euroko bonu-oparia.
  • VIP txartela osatzeko epea urtarrilaren 6an amaituko da, eta ondoren emango diren deskontu-txartelak berriz, urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra bitartean gastatu ahal izango dira. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!