Urnietara abenduaren 23an joaten dira Olentzero eta Mari Domingin. Astoaren eta musikarien laguntzaz herrian barrean joaten dira kalejiran, eta dantza ere egiten dute herritarrek. Ondoren, San Joan plazako ermitan txikienek beraiekin egoteko aukera dute. Aiurrin momentu berezi horiek argazkietan harrapatu izan ditugu urteetan zehar. Argazki horiek berreskuratu eta galeria zabala osatu dugu.