Parte-hartzeko interesa dutenek abenduaren 17tik 20ra bitartean dute txartela jasotzeko aukera 11:00etatik 12:00etara. Horretarako elkarteko karneta aurkeztu beharko da eta bazkide kuota ordainduta eduki beharko da. Bazkide bakoitzari zenbaki bat banatuko zaio. Bestalde, bertaratzen direnei txistor pintxo bat eta edaria emango zaiela adierazi dute antolatzaileek.
Hiru sari banatuko dira:
- 1. Saria: Txerrikumea.
- 2. Saria: Eguberrietako saskia.
- 3. Saria: Urdaiazpikoa.