Gabonak 2020

“Baldin bada” ikuskizuna Saroben

Aiurri 2020ko abe. 21a, 13:43

Zirkua ekarriko du Sarobe arte eszenikoen gunera Shakti Olaizola artistak. “Baldin bada” du izena ikuskizunak eta margolari baten zein musikari baten abenturak izango dira oinarri obran. Kontortsio eta akrobaziak ez ezik, umoreaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango du bertaratzen den orok.

Gainera, zuzeneko musikak girotuko du, Joseba Negrok, hain zuzen ere. Kaleko ikuskizun formatukoa bada ere, Saroben egingo da ikuskizuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!