Konpromisoa antzezlanaren aurre-estreinaldia Saroben, datorren urtarrilaren 3an

Aiurri 2020ko abe. 30a, 14:38

Urtarrilaren 7rako Txalo konpainiak aurreikusita zuen aurrestreinaldiaren data aurreratu egin da. Igande honetan izango da, urtarrilak 3, goizeko 11:30ean hasita. On line bidezko sarreren salmenta www.bibe.me webgunean eta ordu erdi lehenago Sarobeko txarteldegian.

 

SINOPSIA:

Martin eta Damian aspaldiko lagunak dira; Martin sasi autore bat da eta Damian, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea.

Damianek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamendua saldu beharra du, bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Martini laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazlanak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere doainik handiena da. 

Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean, bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. 

Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu.

Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da? 

Fitxa teknikoa

  • Autorea: Philippe Claudel.
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao.
  • Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Zuhaitz Gurrutxaga.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!