Motxiladun haurren errealitatea aztergai izango da Urnietan

"Motxiladun haurra" izandako Xochitl Karasatorrek hitzaldia eskainiko du Lekaion, 19:00tan hasita. Astelehenean izango da, Sarek antolatuta.

Sareren deialdia:

Aita/Ama edota gurasoak  kartzelan dituzten haurrek 10 hilabete daramatzate horiek ikusi gabe, horiek besarkatu ezinik Covid-19aren ondorioz.
Zenbat istorio ote daramatzate euren motxilatan? Zenbat gauza gorderik? Eta zenbat bidaia? Zenbat oroitzapen, bizipen eta sentimendu? Zenbat amets, kezka eta pentsamendu? 
Irririk ba ote daramate horien barruan? 
 horri guztiari buruz hitz egingo dugu datorren astelehenean, urtarrilak 4, 19:00etan Lekaio kultura-etxean. 
Bideo emanaldia ere izango da. 
 ZATOZ ETA ZABALDU!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!