"Egun garelako" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Egunerokotasunean bizitakoei keinu egiten die emanaldiak, musikaren eta dantzaren laguntzaz. Bestalde, "Almanaka" emanaldia izango da jarraian, zeinak urteko tradizioak dituzten hizpide. Bertan, hilabete batetik bestera egingo du salto ikusleak, eta urteak dituen usadioei erreparatzeko aukera izango dute.
Ostiraleko emanaldia gonbidapenarekin izango da, eta, aldiz, larunbatekoa herritarrei eta zaleei zuzenduta izango da. Azken horretara joateko sarrerak jada eskuragai daude 3 euroan Saroben. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da txarteldegian.