Ezohiko egoeran izan arren, iritsi dira Ekialde Hurbiletik hiru Errege Magoak. Meltxorrekin, Gasparrekin eta Baltasarrekin egoteko aukera izan dute haurrek, baita gutuna eman eta opariak jasotzeko tartea eduki ere. Hitzordu bidez bertaratu dira familiak, jende-pilaketak saiheste aldera.