Gatz-poltsak bizilagunen komunitateen eskura utziko ditu Udalak

Aiurri 2021ko urt. 8a, 17:36

Garajeetako arrapaletarako gatz-poltsak behar dituzten komunitateetatik Udaltzaingoari eskatzeko aukera dute, 943 00 80 90 telefono zenbakira deituz.

Urnietako Udalak denboraleari aurre egiteko protokoloa aktibatu du. Horrela, gaur goizean gatza bota du udalerriko hainbat lekutan eta, bereziki, malda handieneko lekuetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!