Martxan dira ikastaro berriak AEK euskaltegian

Urte berriarekin batera, abian da B2 eta C1 mailako ziurtagiria prestatzeko ikastaro berria. Horrez gain, migratzaileentzako hastapeneko klaseak eskainiko dituzte eskualdeko AEK euskaltegietan.

B2 eta C1 mailako klaseak goizez izango dira, astean bitan. Horrez gain, bi astean behin ordu erdiko tutoretza jasoko dute ikasleek. Klaseak bi ordukoak izango dira, eta ikastaroa hilaren 11n hasiko da.

Euskara ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei eskainita dago ikastaroa, titulua edo ziurtagiria eskuratu nahi dutenez gain. Dirulaguntzak matrikularen %100erainokoak izatera irits daitezke.

Aipatutakoaz gain, autoikaskuntzako ikastaroak ere eskaintzen ditu Hernanialdeko AEK-k, klaseetara joateko zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta.

Euskaltegietako gela guztiak egungo osasun egoerara egokituta daude, beharrezko neurri eta produktuez horniturik.

Interesa duenak dei dezala 607 592 864 telefonora, edo gerturatu dadila Hernaniko, Astigarragako edo Urnietako AEK-ren bulegoetara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!