Marrazketa eta pintura, eskulanak, joskintza, zur taila.... otsailaren 1ean hasiko dira ikastaroak Lekaio kultur etxean. Udalak izena emateko epealdia zabaldu du, datorren astelehenean amaituko dena. Urnietarrei eskainitako ikastaroak dira, eta hainbat hobari eskaintzen zaie. Tokia egongo balitz, inguruetako herrikideek izena emateko aukera dute.
Egoera epidemiologikoak baldintzatuko du ikasturtea, eta gerta liteke ikastaroren batean klaseren bat on line bidez eskaini behar izatea. Soilik, hori bai, pandemia egoerak baldintzatuta.
Ikastaro sorta
Izena-emateko orria Urnieta.eus gunean aurki daiteke.
- Marrazketa eta pintura. Oinarrizko ikastaroa, teknika ezberdinen garapena.
Asteartea: 18:30-20:30.
- Eskulanak: Teknika ezberdinen lanketa.
Asteazkena: 18:00-20:00.
- Joskintza: Josteko makina erabiltzen ikasi, konponketak egin (praka barrenak hartu, kremailerak aldatu,…) eta sormen lana.
Asteazkena:18:30-20:30.
- Zur taila: Egurra lantzen ikasteko egokia.
Osteguna: 18:00 -20:00.