Igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikitzeko obrak, hastear

Aiurri 2021ko urt. 22a, 10:13

Kiroldegiaren eraberritzearekin lotuta, igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikiko da. Izan ere, instalazio hori eraitsi egin den eraikinaren barruan aurkitzen zen.

Obra uraren birzirkulaziorako makineria beste eraikin batera lekualdatzean datza. Instalazio berria kiroldegiaren eraikin nagusitik kanpo geratuko da eta igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5. zenbakiaren artean kokatuko da. Hain zuzen ere, eremu horretako aparkalekuak kenduko dira obra garatu ahal izateko.

Udan igerilekua irekita

Lanak ostegun honetan, urtarrilaren 21n hasiko dira eta ekainerako amaituta egongo dira, udako denboraldian igerilekua normaltasunez erabiltzeko aukera egon dadin. Irekiera noski, Covid 19-ren egoeraren baitan izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!