Urteko lehen Udal batzarraldian ostalaritzako establezimenduei terrazen tasak kentzea adostu zuten. 2021erako ordenantza fiskalak onartu zirenean, tasa horretan %50eko beherapena egitea onartu zen. Udalak adierazi duenez, "herriko ostalariekin bildu ostean eta Covid 19-aren ondorioz pairatzen ari diren egoera gero eta gogorragoa dela ikusita", tasa hori urte amaierara bitarte kentzea erabaki zuen. EAJ,PNV, EH Bildu eta PSE-EE neurri horren alde agertu ziren. Hiru alderdiek, bide batez, sektoreari babesa erakutsi nahi izan zioten.