Abian da XXVII. Antia literatur lehiaketa

Aiurri 2021ko ots. 5a, 12:13

Urteroko hitzorduari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa ipini du martxan Urnietako Udalak. Hainbat adin tartetan banatuta dago, eta jada irekita dago lanak aurkezteko epea, martxoaren 12ra bitarte.

Hiru kategoria izango ditu lehiaketak, adinaren arabera antolatuta. 

Haurren kategoria:  12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanaren luzera 2-4 orrikoa izango da. Sariak:

  1. Saria: Tablet bat
  2. Saria: Ebook bat
  3. Saria: Ebook bat


Gazteen kategoria: 12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanaren luzera 3-8 orrikoa izango da.

    1. Saria: 500 euro
    2. Saria: 300 euro
    3. Saria: 150 euro


Helduen kategoria: herriko nahiz kanpoko idazle helduak. Lanaren luzera 8-20 orrikoa izango da.

    1. Saria: 1.800 euro
    2. Saria: 1.000 euro

Oinarriak

    • Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.
    • Ipuinen gaia librea izango da.
    • Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.
    • Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.
    • Lanak mekanografiatuak aurkeztu behar dira, DIN A-4 neurriko orrietan, alde batetik bakarrik idatzita eta lerro artean tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.


Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).


Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute: 
    • Urnietako Udaleko euskarako zinegotzia edo berak izendatutako ordezkaria.
    • Sustapen saileko arduraduna edo berak izendatutako ordezkaria.
    • Euskarako teknikaria edo berak izendatutako ordezkaria.
    • Literaturgintzaren arloko bi pertsona.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!