Lasaitasunerako mezua uxatu nahi du Udalak: “Ez da lasaitzeko unea, baizik eta ahalik eta zuhurtasun eta erantzukizun handienarekin jokatzen jarraitzekoa, birusa gehiago zabal ez dadin”.
Ostalariek, gogorarazi die Udalak, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez ezarritako beste murrizketa eta betebehar batzuk mantendu beharko baitituzte:
- Lokalen barruan, gehienez ere, %50eko edukiera.
- Gutxienez metro eta erdiko distantzia mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean.
- Mahai bakoitzeko gehienez 4 bezeroko taldeak.
- Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
- Lokalak 20:00etan ixtea eta 06:00ak baino lehen ez irekitzea.
- Eskaerak 21:00ak arte entregatzea eta etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egitea.
- Nahitaezkoa musukoa jarrita izatea, edaria edo janaria hartzeko unean izan ezik.