Irati Zinkunegik jarraitu du astez-asteko bertso erronka

Aiurri 2021ko ots. 12a, 13:36

Irati Zinkunegi urnietarrak jarritako bertsoa da, atal berriko bigarrena:

Industriak kutsatzen

du erreken ura

Isurketen kontrola

norena ardura

Kutsatzaile berbera

kontrolen buru da

Diruak baldintzatzen

al du kutsadura?

Zaindu behar genuke

gehiago natura.

*Doinua: Jardin bat zuretzat (Xabier Lete).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!