Mulisko gaineko eremua zaintzeko deia mendizale eta bisitariei

Aiurri 2021ko ots. 19a, 08:00

“Haraino gerturatzen diren herritarrei errespetuzko jarrera izatea” eskatu die Urnietako Udalak, ohar bidez. Balio handiko ondarea izanik, erabilera desegokia saihestu behar dela gogorarazi dute: “Pertsona batzuk hamaiketakoa egiteko eta atsedena hartzeko baliatzen dute; bertako harrietan esertzen dira, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Kontuan eduki behar baita, erabilera desegoki horiekin harriak mugitu edo apurtu egin daitezkeela”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!