Urnietako Senior Mailakoek hirugarren partida jarraian jokatuko dute Urnietatik kanpo. Gaur arratsaldeko 16:00tan izango da partida, Arrasateren aurka. Pasa den asteko garaipenaren ostean, seigarren postuan kokatuta daude, baina arratsaldeko partida ere irabazi behar dute mailari eusten saiatzeko. Nabarmendu beharra dago, Arrasate azken postuan kokatuta dagoela; horrek ez du esan nahi erraza izango denik, guztia eman beharko dute urnietarrek.
Jubenil mailako gizonezkoek ere asteburuan jokatuko dute ligako lehen partida, igandean goizeko 11:00tan. Gainera, Andoainen aurka izango da, eta norgehiagoka polita eta bizia ikustea espero da.
Emakumezkoen Urnieta Quel Abogados taldeak, berriz, ez du asteburu honetan jokatuko, aurkarien herria eremu gorrian kokatuta baitago.