Urnieta Artola Harategiak ezin izan zuen garaipena eskuratu asteburuan, Arrasaten

Aiurri 2021ko ots. 23a, 11:10
Ander Elustondo jaurtiketa egiteko prest. Argazkia: UKE

Lehiaketa betean sartzeko aukera eduki zuten urnietarrek, baina debagoienarrak gehiago izan ziren. Gauzak horrela, hurrengo partidetan puntuak lortu beharko dituzte mailaren eusten saiatzeko.

Urnietako taldeak ezin izan zuen denboraldiko bigarren garaipena eskuratu, Mugarri-Ingou Arrasateren aurka 32-29 galdu ostean. Partidan atal ezberdinak eduki zituen, zeinak, maila handia erakustetik gutxiagora igaro ziren. Lehen zatian, sei goleko abantaila edukitzetik, sei goleko desabantaila izatera igaro ziren. Konpondu beharko duten aldaketa handia, irregulartasuna ardatz. 

Porrota gogorra izan zen Urnieta Artola Harategia taldekoentzat, izan ere, maila izugarria erakustetik, guztiz menderatuak izatera igaro ziren. "Geurea talde gaztea da eta emaitza honek aurrera egin eta bilakaera ona edukitzen jarraitzeko balioko digu", diote taldekideek. Jada, Basauriren aurkako partidarako prestaketa lanetan hasi dira. Partida oso garrantzitsua izango da, puntuetan berdinduta baitaude.

Andoaindarrak garaile Urnietarren aurka, gizonezkoen jubenil mailan

Urnieta Guria Jatetxeak ezin izan zuen ligako lehen garaipena eskuratu, Andoaingo Leizaran taldearen aurka 30-28 egin ostean. Bi taldeak horrenbeste denbora jokatu gabe egon ostean, maila handia erakutsi zuten, eta norgehiagoka polita ikusteko aukera egon zen. Hala ere, andoaindarrak gehiago izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!