Aparkaleku batzuk kenduko dira Dendaldegi kalean “Maixabel” filmaren grabaketak gauzatzeko

Iciar Bollainek zuzendutako “Maixabel” pelikula gauzatzeko grabaketa-lanak hasi dira. Errodajea Gipuzkoa eta Arabako hainbat puntutan egingo da. Hala, pasarte batzuk Urnietan grabatuko dira.

Hori dela eta, Dendaldegi kaleko zenbait aparkaleku kendu dira, behin-behinean, filmazioa egin ahal izateko. Grabaketa bihar egingo da, egun osoan, eta horregatik dago eremua mugatua atzotik. Hala ere, kale horretan garajea dutenek igarobidea ahalbidetuta izango dute kotxea sartu edo ateratzeko.

 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!