Nork bere tira komikoa sortzea du xede hitzorduak. Eta, horretarako, pertsonaia bat aukeratu beharko dute haurrek, hori protagonista bihurtzeko. Hala ere, nahi besteko pertsonaia uztartu ahalko dira istorioa osatzeko. Rol femeninotik urrun kokatutako ikonoa da Mafalda, gizarteko hamaika auzirekin kritikoa. Horregatik, Martxoak 8 egunaren bueltan, marrazki bidez, berdintasunaren gaineko gogoeta egiteko aukera luzatuko die "Axpik" herriko haurrei. Tailerrean, pertsonaia bat ondu, mugimenduan ipini eta horrekin gidoi propio bat egingo da.
Izen-ematea
Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 1etik 5era dute izena emateko
aukera. Horretarako bi aukera dituzte:
- Lekaio kultur etxean
- Online www.urnieta.eus webgunean.