Lekaio kultur etxeko ikasgela, astelehenetik larunbatera erabilgarri

Aiurri 2021ko mar. 2a, 09:37

Lekaio kultur etxeko (-1 solairua) ikasgela-zerbitzua irekita dago, herritarrek lanak egiteko edota ikasteko espazioa izan dezaten. 

 

Astebarruan gela erabili nahi dutenek ateak zabalduta topatuko dituzte. Larunbatetan joaten den lehen pertsonak, berriz, Udaltzainei deitu (943 00 80 90) beharko die eraikina eta gela irekitzeko. Eta ondoren, ikasketa gelatik irteten den azken pertsonak beste
horrenbeste egin beharko du, Udaltzainek gela itxi dezaten.

Hala, honako hau izango da gelaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00-20:00
  • Larunbatak: 9:30-20:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!