Gonbidapenak Saroben (9:00-13:00 eta 16:00-18:00) martxoaren 8tik aurrera egongo dira eskuragai, eta, gehienez, pertsona bakoitzak bi sarrera hartzeko aukera izango du.
Ekitaldi nagusian Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleen bakarrizketez gozatzeko aukera izango da. Horrez gain, Sebastian Lizasoren bertsoek girotuko dute arratsaldea, eta, gainera, Urnietako bizilagunak izango dira saioko protagonistak. Gutxienez, 16 urte izatea beharrezkoa da hitzordura bertaratzeko.