Bost minututan agorturik, "Herri txiki, infernu handi" ikusteko sarrerak

Aiurri 2021ko mar. 8a, 10:00

Urnietan izanen dira Zuhaitz Gurrutzaga eta Mikel Pagadi martxoaren 11n, izan ere, "Herri txiki, infernu handi" programak bisita egingo dio herriari. Hala, gaurtik hasita zeuden sarrerak eskuragarri, eta gehienez, bi gonbidapen hartu zitezkeen pertsonako. Sarobek aforoaren erdiari dagokion sarrerak zituen, eta bere ateak ireki eta bost minutura agortu dira guztiak. Ordu erdi lehenago jada jende-ilara luzexka zegoen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!