Urnieta Artola Harategiak, gutxigatik, baina galdu egin zuen Txikipolit Zarautzen aurka (33-28). Partida garrantzitsua zen beheko postuetatik ihes egiteko, eta partida ona jokatu zuten arren, puntuak kostaldeko taldeak eraman zituen. Nabarmendu beharra dago, amaierararte partidua oso berdindua izan zela, 25-25eko markagailuarekin egoteraino. Hala ere, amaierako zarauztarrak gehiago izan ziren, batez ere, fisikoki.
Urnieta Quel Abogados taldeak ere ezin izan zuen garaipena eskuratu Ereintzaren aurka (27-23). Orain arte lehiaketa bikaina egiten ari ziren, sailkapeneko lehen postua eskuratuta. Partida oso gorabeheratsua izan zen, izan ere, edonork irabaz zezakeen. Dena dela, Ereitza amaieraldean gehiago izan zen eta 4 goleko aldea eskuratu zuten.
UKEko jardunaldia amaitutzat emateko, emakumezko jubenilek galdu egin zuten Hernaniren aurka (21-25). Urnietarrek etxean jokatu arren, ezin izan zioten aurre egin Hernaniko taldeari. Hauek defentsa eta eraso sendoa erakutsi zuten uneoro.
Asteburuko emaitza kaskarrak ikusita, datozen partidei begira lanean eta entrenatzen jarraitu beharko dute.