Urrats berria DBHko eraikinaren prozeduran

Aiurri 2021ko mar. 19a, 09:00

Eraikitzeko pleguak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Udalak urrats berriak iragarri ditu.

Herrian bertan eraikiko den Egapeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe berriaren lanak idazteko eta zuzentzeko baldintza-agiriak onartu dituela adierazi zion astearte goizean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Urnietako Udalari.

Udalak ohar bidez adierazi zuenez, "pauso bat gehiago ematen da pixkanaka aurrera doan prozesu luze eta zail honen barruan. Ildo horretan, laster aurrerapen berriak izango dira, Udalak oso aurreratuta baitu eraikina egiteko behar diren lursailak lortzeko behar den dokumentazioa, zuzeneko okupazioaren bidez egingo dena, formularik azkarrena baita". Erreakzioen artean, Ibai Iriarte EH Bilduko Legebiltzarreko kideak poza agertu zuen: "Jakin berri dut Urnietako Egape ikastola eraikitzeko proiektua lehiaketara atera dela. Poztekoa, behingoz gaia mugitzen dela ikustea".

Etxeberriko etxebizitzak

Udalarenak diren etxebizitza sozialak baliatzen hasi dira, astelehen honetan hasita. Bost urtetarako alokairu-kontratuak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!