Izaskun Labat urnietarrak bertso erronkaria jarraipena eman dio

Aiurri 2021ko mar. 18a, 16:09

Izaskun Labatek hilaren 28ko ekimena ardatz, bertsoa egin du

Bi urtez behin furgoneta,
mikro eta manifestu
Euskal Herrian barrena
lekuko bat eskuz-esku
Eta barruko mezua
Zenbat eskuk du tolestu?
Zenbat pauso txikik digu
denoi bidea erreztu?
Gu bidean hasi aurretik
Zenbat oztopo saihestu?
Korrikarik gabe aurten
Euskarak ze arnasestu
28an bultza, 
kalera atera prestu
Ta urteetako lana
Eskertu eta babestu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!