Urnietako senior emakumezkoen taldeak asteburu gogorra eduki zuen partidei dagokionez; izan ere, ostiral goizean Ereitzaren aurka jokatu zuten eta larunbat arratsaldean Tolosan. Lehen partida, 24-23 irabazi egin zuten eta bigarrenean berdinketa eskuratu zuten. Gauzak horrela, Urnietako taldeak lehen postua lortu du.
Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak garaile Munttarpe eta Ordiziaren aurka. Urnieta Indaux taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen, bi partida jarraian galdu ostean (28-13). Guria Jatetxea taldea ere aurkariaren gainetik igaro zen (11-32).