Aurreko asteburuan Asturias aldeko Oviedo hirian, 16 urtez azpiko XXXIV. Espainiako txapelketa antolatu zuten, eta bertan Mikel Campos atleta onenentsuen artean ibili zen. Bi probatan parte hartu zuen. 60 metrokoan Mikel bosgarren sailkatu zen, 7.27" denborarekin.
300 metrokoan, berriz, hirugarren sailkatu zen eta ondorioz brontzezko domina jaso zuen. 37.28"-ko denbora egin zuen.
Roldan entrenatzailearen esanetan, "Mikel Camposek pista estaliko denboraldiari sekulako amaiera eman dio, estatuko mutil azkarrenetarikoa bihurtu baita".