Porra antolatu dute Kantoi tabernan, Jokin Lizeagak apirilaren 17an egingo duen korrika saioko denborarekin

Andoni Urbistondo 2021ko mar. 31a, 12:39

Jokin Lizeaga mendi lasterketak egitera bueltatuko da apirilaren 17an. Onddo, Adarramendi, Onddi, Santa Barbara eta Buruntzako gailurrak pasako ditu, Urnietako plazan hasi eta bukatzeko. 

28 bat kilometro eta 1.800 metroko desnibel positiboa. Eguraldiaren baitan, gailurretan jendetza batzea espero da, eta Kantoi tabernak halako porra bat antolatu du, giroa berotzeko asmoz.

Euro baten truke Lizeagak proba osatzeko beharko duen denborari ahalik eta gehien urreratzen denak irabaziko du proba. Emango diren sariek merezi dute inbertsioa. Honatx zerrenda: Gazta, saltxitxoi eta txorizo bana, eta ardo eta garagardo lote bat. Izena emateko, noski, Kantoi tabernatik pasa. Lizeaga apirilaren 17ko goizeko bederatzietan hasiko da egurrean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!